miércoles, 27 de octubre de 2010

TRANSGENIKOAK

TRANSGENIKOAK

Azken urteotan transgeniko hitza mintzagai bihurtu da hedabideetan onerako zein txarrerako. Osasuna, elikadura, sendagaigintza, nekazaritza edo abeltzaintzaren arloetan, maiz aipatu egin da  genetikoki eraldatutako organismoa” esamoldea. Baina zer da berez izaki edo elikagai transgenikoa?.
ELIKAGAI TRANSGENIKOA: Izaki transgeniko jakin batean jatorria duen janari mota da. Litekeena da izaki honen atalen bat izatea ala izaki horrek ekoiztutako produktu zein substantzia.
ORGANISMO TRANSGENIKOA: Bere zeluletako nukleoaren ADNan bestelako espezie baten gene bat (ADN zati bat) txertaturik daukan banakoa (animalia, landare zein mikroorganismoa) da.
Txertaketa honen ondorioz, lehen ez zuen abantailazko ezaugarriren bat hartu du izaki transgenikoak, espezie bereko aldaera edo barietate naturalek ez dutena.
 Modu honetan sortu egin dira esaterako:
  • Nutrientetaz aberatsagoak diren arrautzak erruten dituzten hegaztiak.
  • Haragi kopuru handiagoa ala proteinetan funts-aminoazido gehiago dituzten abereak hala nola behiak, txerriak, ardiak... Antzeko zerbait esne bolumenari ala esnearen ezaugarriei dagokienez.
  • Lehorteari, hotzari edo gehiegizko gazitasunari eta parasitoen izurriei hobeto eusten dieten landare transgenikoak. Honen bidez , uzta ugariagoak ala urtean bizpahiru uzta eskura daitezke (arroza, zerealak). Gainera, urtez urte nekazariek gastatzen duten dirutza pestizida zein herbizidetan, lursailak eta laborantza izurriteez babesteko, aurreztuko lukete teorian.
  • Fruitu handiagoak, zapore berezikoak, kolore erakargarriagoak, hazi elikagarriagoak dituzten barazki, lekale edota ortuariak (soja, artoa, tomatea, garia, garagarra...). Baita arbolak ere (frutalak).
  •  Botikak ekoizten dituzten landare, animalia zein bakterioak. Ardi transgenikoak giza gatzapenaren VIII faktorea ekoizteko gai dira , hemofilikoei emateko. Hainbat bakterio motak transferituta daukate giza intsulinaren genea eta intsulina ekoitz dezakete kopuru handitan tanga erraldoitan hazi ondoren.
Horrela entzunda primerakoa dirudi, baina hainbat aspektu zalantzan daude:
    1. Elikagai transgenikoek giza osasunaren gainean izan ditzaketen ondorioak, oraindik ikertu gabe.
    2. Hirugarren munduko nekazariek izango duten mendekotasuna hazi transgenikoen patenteak dituzten enpresekiko (prezioen gorabeherak, hazi aldaketa azkarrak...)
    3. Naturan sortzen den lehia artifizial eta ez-leiala , transgeniko eta espezie bereko basa  banakoen artean. Abantailatsuak izanik transgenikoek, espezie bereko eraldatu gabeak ordezkatuko dituzte izadian, uniformetasun genetikoa ekarriz eta bioaniztasuna murriztuz, honek daramatzan arriskuekin espeziearen etorkizunerako.
Horregatik ,  Europako adituek bi urteko MORATORIA  (merkaturatzearen atzerapena) eskatzen  dute elikagai transgeniko berriek izan ditzaketen ondorioak sakon aztertu eta ikertu arte. Amaitzear dago eta luzapena eskatu egin dute.
Baimena duten produktuek, derrigorrez,  etiketa baten bitartez ohartu egin behar diote kontsumitzaileari euren transgeniko izaeraz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario