DBH 1 ETA 2 - NATUR ZIENTZIAK

NATUR ZIENTZIAK DBH 1
8. gaiaren "lurreko geruzak" landuko dugun eskema hementxe daukazute:

http://www.scribd.com/full/39249837?access_key=key-24hr7cg7uvzn93282fxv

lanera!





 
NATUR ZIENTZIAK DBH 2

1.5- ZELULA ETA ORGANISMO SOILENAK

  A-ESKEMA


1-ZELULA:

ü      Definizioa: Bizia duen organismo txikiena da. Izaki bizidunen oinarrizko egitura da.
ü      1665ean Robert Hooke zientzialariak deskribatu zuen eta “erlazulo” izena jarri zion..
ü      Motak:
                   -Eukariotikoak: Nukleoa mintz batez dago banatua zitoplasmatik.
                   - Prokariotikoak: Nukleoa ez dago mintz batez  banatua zitoplasmatik

ü      Egitura:
                   -Zelula mintza (mintz plasmatikoa): Zelula biltzen duen geruza mehea da. Funtzioak:
·        Zelula mugatu eta ingurunetik bereiztu.
·        Substantzien sartzea eta irteera erregulatzen du.
                   -Zitoplasma: Zelularen edukia da,nukleoa kontutan hartu gabe. Bertan organuluak daude. Nabarmenenak:
·        Bakuoloak: Substantziak gordetzen dituen mintzez inguratutako barrunbeak.
·        Mitokondrioak: Energia zentralak dira. Askatutako energia zelulen funtzioak egiteko erabiltzen da.
                   -Nukleoa: Hemen ADNa (azido desoxiribonukleiokoa) dago eta honek izakiaren informazio genetikoa gordetzen du.
                       

ü      Animali eta landareen gorputzak osatzen dituzten zelulak:
-Animali zelulak: itxura ezberdina dute funtzioaren arabera. Gehienak biribilak dira eta nukleoa zelularen erdialdean dago.
                   -Landare  zelulak: animaliek ez dituzte egitura bereizgarri batzuk dituzte.
·        Zelula-pareta: mintz plasmatikoaren kanpoan dagoen azal lodia. Itxura erregularra ematen die.Zelulosaz osatua dago.
·        Erreserba bakuoloak: mintz batez inguratutako besikula handiak. Bertan substantziak gordetzen dira. Zitoplasmaren zati handiena hartzen dute.
·        Kloroplastoak: klorofila (pigmentu berdea) dute fotosintesia egiteko.

ü      Bizi funtzioak:
-Nutrizioa:
·        Landare-zelulak: autotrofoak (fotosintesiaren bidez, materia organikoa egiten dute)




·        Animali-zelulak: heterotrofoak (beste izaki bizidun batzuetatik lortzen dute materia-organikoa).

Energia lorpena: materia organikoa errekuntza izeneko erreakzio kimikoen bitartez erretzean, energia askatzen da. Prozesu honi arnasketa deitzen zaio eta mitokondrioetan gertatzen da.

         Materia organikoa  +  oxigenoa  à  karbono dioxidoa  +  ura  +  ENERGIA
 
-Erlazioa: Zelulek sentikortasuna dute eta erreakzionatu egiten dute aldaketei erantzuteko  (substantziak sortuz edo mugituz).
-Ugalketa: Zelula ama zatitu eta bi zelulakume berdin sortzen dira. Animali zeluletan erdibiketa bidez eta landare zeluletan banaketa-trenkada sortuz.

ü      Kopurua: zelula kopuruaren arabera, izaki bizidun motak:
-Zelulabakarrak:
·        Mikroskopikoak.
·        Zelula bakar horrek izakiaren hiru bizi-funtzioak egiten ditu.

                   -Zelulanitzak:
·        Gehienak makroskopikoak.
·        Zelulek lana banatzen dute organismoaren funtzioak egiteko. Zelula espezializatuak daude eta itxura eta egitura egokienak hartzen dituzte dagokien funtzioa egiteko.

2-PROTISTOAK:

ü      Zelula eukariotikoa dute.
ü      Gehienak urtarrak dira.
ü      Bi talde nagusi daude:
-PROTOZOOAK:
·        Zelulabakarrak.
·        Heterotrofoak.
·        Adb.: ameba, bortizela, tripanosoma.
-ALGAK:
·        Zelulabakarrak edo zelulanitzak.
·        Autotrofoak.
·        Adb.: berdeak, arreak, gorriak.


3-MONERAK:

ü      Zelula prokariotikoa dute.
ü      Zelulabakarrak
ü      Talde ezagunenak: bakterioak. Ezaugarriak:
-Itxura ezberdinak.
-Askotan koloniak.
-Zelula eukariotikoak baino txikiagoak dira eta organulu gutxiago dituzte.
-Autotrofoak edo heterotrofoak.
-Inguruneko aldaketak sumatu eta erantzun egiten diete. Egoera ez-egokietan espora bihurtzen dira (estalki lodi batez estali eta lokartu egiten dira egoera hobetu arte)
-Erdibituz ugaltzen dira.



4-MIKROORGANISMOAK:

ü       Izaki bizidun mikroskopikoak dira. Erreinu ezberdinetako izakiak izan daitezke.
ü      Toki guztietan daude:
                   - Biosferan: gehienak onuragarriak eta beharrezkoak dira.
·        Alga eta bakterio fotosintetikoak: materia organikoa sortzen dute ingurune urtarrean.
·        Deskonposatzaileak: beste izaki bizidunen hondarraz elikatzeu eta materia ez-organikoan bihurtzen dute. Biosferan materia birziklatzen dute.

                   - Elikagaiak: gure elikagaiak hartzen dituzte materia eta energia lortzeko. Ondorioak:
·        Elikagaiak kutsatu eta hondatu.
·        Elikagai batzuk beste batzuetan bihurtu.

- Pertsonak: gure organismoan asko bizi dira. Batzuk kaltegarriak dira baina beste batzuk guztiz beharrezkoak (heste florakoak, adibidez)
- Parasitoak: beste izaki bizidunen kontura bizi dira eta kalte egiten diote. Patogenoak (patho:”gaixotasuna” eta geno: “sortu”) deitzen zaie. Hauek eragindako gaixotasunei infekzioso esaten zaie.

5-BIRUSAK:

ü       Ez dira zelulak. Beraz, ezin dira izaki biziduntzat hartu eta ezin dira erreinu batean sailkatu.
ü      Gaixotasun ugari reagiten dituzte.
ü      Bakterioak baino askoz txikiagoak dira.
ü      Egitura soila dute: kapsula bat dute eta birus gehiago sortzeko informazioa.
ü      Ugaltze funtzioa dute baina, zelula batean sartzen badira ugaldu daitezke bakarrik. Horrela, zeluloa parasitatzen dute.